ORUBIDE Lurzoruaren Kudeaketa Zentrua


Egin jauzi nabigazio-menuetara

Egin jauzi edukietara


EDUKIA

ORUBIDE Lurzoruaren Kudeaketa Zentrua

BERRIAK

ETXEBIZIA ALDIZKARIA. 2009ko URRIA.

ETXEBIZIA ALDIZKARIA. 2009ko URRIA.

Berriztatzeko garaia


2008. urtea Euskadin berrikuntzaren urtea izan zen bezala, aurtengo 2009 hau “sorkuntzaren eta berrikuntzaren urte europarra” izendatu du Europar Batasunak. Visesan, Orubiden, Alokabiden eta Bizigunen bat gatoz erabat berrikun - tzari laguntzeko ikuspegi horrekin, baina ez aurten bakarrik, hemendik aurrerako urte guztietan baizik. Izan ere, hainbat ekitaldi egin ditugu gure prozesu operatiboentzat alternatiba berriak bilatzeko konpromisoarekin –hitz bitan esateko, berriztatzeko konpromisoarekin– eta harro esan dezakegu egindako esfortzua bere fruituak ematen hasi dela.


Aldizkari honetan ahalegina egin dugu berrikuntzaren alorreko egitasmo azpimarragarrienetakoak hurbiltzeko, eraikuntzaren industrializazioa edo energiaren aldetik auto-sufizienteak izango diren auzoen sorrera, besteak beste. Horren adibide da gaur egun eraikitzen ari den eta teknika industrializatuekin burutzen ari den Gasteizko Zabalgana auzoko promozioa (ikus azaleko argazkia). Proiektu horren bitartez Visesa enpresa aitzindari eta erreferente bilakatu da
eraikuntza prozesu mota horien erabileran.


Hau da, jadanik martxan dauden zenbait ekimenez hitz egiten ari gara, eta gure asmoa ekimen horiek etxebizitza babestuko gure parke osoan aplikatzea da, gure azken helburua lortu ahal izateko: pertsonei gero eta zerbitzu hobea eskaintzea. Izan ere, pertsonei bideratutako zerbitzua izango da, bestelako edozein kontsiderazio koiunturalaren gainetik, etxebizitza babestuaren aldeko apustuaren arrakasta bermatuko duen bakarra.


Visesaren eta bere esku dauden sozietate guztien jarduketa profesionala bideratu duen erronka hori da aurrean duena joan den ekainean izendatu zen enpresaren zuzendari - tza berriak. Ziklo aldaketa bat da, eta bere helburua orain arte egindakoa finkatzea eta hobetzea da. Laburbilduz, etxebizitza arazoa izatetik konponbide izatera eramatea.

Dokumentu eranskinak:

 

ORRI-OINA

 
adimedia-k garatua