Egin jauzi nabigazio-menuetara
EDUKIA
Orubideren jarduera bultzatzeko eta Orubideren egitura sortzeko hasierako etaparen ondoren, EAEko bizitegi-zoruko operadore nagusi bihurtzeko erronkari egin behar dio aurre sozietateak (sektore horretan lehena izan daiteke estatu osoan), Europako erreferente bat izatera iristeko asmoz.
Aurrekoari loturik, Orubidek badaki zein izango den etorkizun hurbilenean gauzatu beharko duen zeregina; horretarako, aldatu egin behar ditu, bai barruko prozesuak, bai antolamenduaren barruko egitura; eta era horretan, prozesua eta egitura bateratuz azken helburua lortzeko, hau da, dauzkan bezero guzti-guztiak gustura egon daitezen lortzeko.
Orubiden bi Saila daude; alde batetik, Lurzoru saila, eta beste alde batetik, Hirigintza saila. Bi saila horiek Gasteizen daude, egoitza nagusian.
Gaur egungo antolamendua funtzionala bada ere, Orubidek erabaki zuenetik EFQM eredura bideratutako kudeaketa-sistema ezartzea, honako hau da helburuetako bat: oso funtzionala eta hierarkiko samarra den egitura bertikaletik prozesuetara bideratutako egitura horizontal batera igarotzea pixkanaka-pixkanaka.
Orubideren prozesuek partaidetza-sozietateen prozesuak osatzen dituztenez gero, Orubidek Visesaren joera bera du. Visesak prozesuzko organigrama bat dauka definituta eta bere organigrama funtzionalarekin batera jarduten du.
Orubidek bere kultura-esparru gisa aintzat hartzen dituen balioei dagokienez, kudeaketaren puntu nagusia bezeroa da.
Gaur egun, kudeaketa-eremu guztiak prozesuetan biltzen ari dira. Dagoeneko martxan jarrita daude prozesuak hobetzeko ekipo batzuk; hortaz, gaur egun esan daiteke prozesuzko egiturarantz doan antolamenduaren aurrerapenari dagokionez, bigarren fasean gaudela. Fase horretan egitura funtzionala eta prozesuen egitura biltzen dira..
Bere lehiakortasun-estrategiaren barnean, kudeaketa-sistema Bikaintasuneko EFQM eredura egokitzea aukeratu du Orubidek, proposatutako estrategiak arrakasta izateko berme gisa. Kudeaketa-sistema prozesukako kudeaketara bideratu da, Orubide osatzen duten pertsona guztiak tartean sartzeko.
Gaur egun, sozietatearen prozesuak definitzen eta ezartzen ari gara etengabe, hobetzeko PDCA zikloari jarraiki; izan ere, ziklo horren arabera, sistema behartuta dago prozesuak etengabe berrikustera eta egokitzera. Erronka hau erakundea osatzen duten pertsona guztien partaidetzarekin lortuko da, baita partaidetza-sozietateak (Visesa eta Alokabide) osatzen dituzten pertsonen partaidetzarekin ere. Azken sozietate horiekin hasi dugu dagoeneko prozesuen integrazioa.
ORRI-OINA