Egin jauzi nabigazio-menuetara
EDUKIA
Orubide Euskadin etxebizitza babestua sustatzeko lurzorua kudeatzeko zentroa da
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren menpe dagoen enpresa bat gara, eta etxebizitza babestua eraikitzeko bizitegi-lurzorua erostea, kudeatzea eta urbanizatzea dugu helburu.
Gure helburua funtsezkoa da: Euskadin bizitegi-lurzorua lortzea, sustapen publikoko politikari eutsi eta bultzatzeko. Orubidek lortzen edo kudeatzen duen lurra oso baldintza onetan eskaintzen da, lehenik eta behin etxebizitza sozialeko, eta ondoren prezio merkeko etxebizitza libreko gabeziei aurre egiteko.
Horrez gain, gure zereginak Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren politikari jarraitzen dio, hau da, etxebizitza lortzeko aukera izatea. Horrela, lurzoruaren kudeaketak politika hori gauzatzeko lehen oztopoa ezabatzen du eta urtero milaka etxebizitzaren eraikuntza bermatzeko baliagarria da.
Honako zerbitzu hauek eskaintzen ditugu:
Azkenik, gure sozietatea sustapen publikoko prozesua osorik gauzatzeko gai diren enpresez osatutako multzo baten partaide da. Orubidek, Visesa, Alokabide eta SPGVA-rekin batera, lurzoru-produkzioaren prozesua, eraikuntza eta baita alokairuen kudeaketa ere gauzatzeko ahalmena dute.
ORRI-OINA