ORUBIDE Lurzoruaren Kudeaketa Zentrua


Egin jauzi nabigazio-menuetara

Egin jauzi edukietara


EDUKIA

ORUBIDE Lurzoruaren Kudeaketa Zentrua

SUSTAPENAK

Santa Marina AR-9 - Eskoriatza (Gipuzkoa) - 19.362 m²
Eskoriatza1

Sustapenaren helburuak

  • • Eskuordetzeagatiko kudeaketa –lankidetza-sistema, urbanizazioa egikaritzea eta eremuko lurzoruak eraikitzea. 
  • Udal aprobetxamenduak lortzea (lagapenaren % 10 eta ondarezko ondasunetatik eratorriak). Aprobetxamendu horiek prezio tasatuko 30 etxebizitza gehienez eraikitzeko aukera ematen dute. 
  • VISESA-ORUBIDEren eragiketa eremu osoa kudeatzeko, orube urbanizatuak lortzeko eta 30 etxebizitza tasatuak eraikitzeko.

Etxebizitzak

 

Etxebizitza-kopurua guztira154%100
BOE-Erregimen Berezia (Alokairua) 0 %0,00
BOE-Erregimen Orokorra (Azalera-eskubidea) 0 %0,00
PTE-Prezio Tasatua 32 %20,77
Babestutakoak Guztira 32 %20,77
Etxebizitza librea 122 %79,23


Inbertsioa

Operaziorako aurreikusitako inbertsioa9,58 M€
Lurzorua erostea 1,20 M€
Urbanizatzeko obrak 4,78 M€
Eraikitzeko obrak 3,60 M€

Egiteko aurreikusitako epeak

Urbanizatzeko obrak
Hasiera 2006ko iarila
Amaiera 2007ko abuztua
Eraikitzeko obrak
Hasiera 2007ko ekaina
Amaiera 2009ko iraila

Etxebizitzak ematea

Etxebizitzak ematea Zehaztu gabe

Ohiko galderak

 

 

  1. Babes Ofizialeko Etxebizitza bat erosteko interesa daukat. Nora jo behar dut eta nork eman diezadake informazioa prezioen, epeen, eskakizunen eta abarren inguruan?

    Edozein erregimenetako etxebizitza (babes ofizialeko etxebizitza, etxebizitza tasatua, etxebizitza soziala eta alokairuko etxebizitza) baliatzeko, dagokion probintziako ETXEBIDEren bulegora jo behar duzue eta bertan eskatu inprimakiak eta beharrezko informazio guztia, baita sustapen bakoitzari dagozkion zozketetan parte hartzeko aurkeztu beharreko agiriak ere.

    ETXEBIDEn (etxebizitzaren lurralde-ordezkaritzan dago) informazioa daukazue zozketa bakoitzeko parte-hartzaileen zerrendei buruz, baita haien datuen eguneratzea eta sustapen bakoitzari buruzko guztia ere: zozketa-egunak, diru-sarrera taulak, etxebizitzen prezioak, eskriturazioen egunak, eta abar.
  2. Zuen lurzoru-sustapen batean etxebizitza LIBRE bat erosteko interesa daukat. Non jaso behar dut informazioa etxebizitzaren ezaugarrien, prezioen, epeen eta abarren inguruan?

    Etxebizitza LIBREko sustapena enpresa etxegile pribatuei dagokie betiere, inoiz ere ez Orubideri. Enpresa etxegile horiek erabakitzen dute kasu bakoitzean sustapen hori nola burutuko den, eta, hortaz, zuzenean jarri beharko gara harremanetan interesatzen zaigunarekin, haren eskakizun eta epeak zein diren jakiteko.
  3. Zuen sustapen babestu batean LOKAL LIBRE edo GARAJE bat erosteko interesa daukat. Nora jo behar dut?

    Gure sustapenetan babestutako eraikuntza guztiak Vivienda y Suelo de Euskadi S.A.-ri (VISESA) dagozkio, eta Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren mendeko da sozietate hori. Dena den, garajeen eta lokalen soberakina izaten da zenbaitetan eraikuntza horietan, eta elementu libre bezala saltzen dira. Kasu horretan, VISESArekin jar zaitezkete harremanetan (www.visesa.com) salmenta-baldintzen berri izateko.
  4. Beste probintzia batera aldatu dut BIZILEKUA. Interesatzen zitzaidan sustapenerako zozketatik kanpo geratu al naiz?

    ETXEBIDE
    k (etxebizitzaren lurralde-ordezkaritzan dago) zozketa eta esleipenekin zerikusia duen edozein gorabehera kudeatzen du, eta, hortaz, espedienteetako aldaketak —hala nola bizilekua, egoera zibila, uko egiteak, etxebizitza beste etxebizitza handiago batekin aldatzeko premia, eta abar— bertan jakinarazi edo kontsultatu behar dira.
  5. Zenbait urtez geroztik nago ETXEBIDEren zerrendan erregistratuta eta oraindik ez naiz esleipendun izan zozketa bakar batean ere. Premiaz behar dut etxebizitza bat orain bertan. Ba al da larrialdietarako zerrendarik edo pisurik? Non jaso dezaket informaziorik?

    ETXEBIDEk (etxebizitzaren lurralde-ordezkaritzan dago) etxebizitza-eskatzaileen espedienteak dauzka eta kasu partikular bakoitzaren berri du. Esleipenen arduradun da eta, hortaz, bertan eskatu beharko duzue informazioa eta zuen arazoak izan ditzakeen konponbideak kontsultatu.
  6. Zer alde dago ETXEBIZITZA TASATU baten eta BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZA baten artean?

    Biak dira babes publikoko etxebizitzak. Kalifikazio baten eta bestearen arteko aldea pertenentzia-erregimenean, kalitateetan eta prezioan datza (etxebizitza tasatuak garestiagoak dira, eta materialen eta ekipamenduen kalitate handiagoa eskaintzen dute horren truke). Bata edo bestea baliatzeko eskakizunak ere desberdinak dira, udalerriaren arabera. ETXEBIDEn (etxebizitzaren lurralde-ordezkaritzan dago) eska daiteke eskakizun horiei buruzko informazioa).
  7. Babes Ofizialeko Etxebizitza bat erosi nahiko nuke nire herrian, baina sustatuko dituztela esan didaten arren, inortxok ere ez dit ezer zehatzik esan. Non jaso dezaket informaziorik?

    Herri bakoitzeko Udala da udalerrian hiri-antolamenduaren arduradun eta, hortaz, badu etorkizuneko hirigintza-planen berri.

    Orubiden, Udalen lankidetzarekin martxan jartzen ditugun sustapen guztiak gure web-orrian argitaratzen ditugu.
  8. Interesik izango al luke ORUBIDEk etxebizitza sustatzeko lurzorua erosteko?

    Etxebizitza babesturako (zati batean behintzat) bizitegi-erabilerako Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lurzorua bada soilik.

Dokumentu eranskinak:

Eskoriatza2
Eskoriatza3
Eskoriatza4
Eskoriatza5
Eskoriatza6
Eskoriatza7

ORRI-OINA

 
adimedia-k garatua